XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikertzaileak: Oraindik erabat biribildu eta zehaztu gabe dagoen kontinenteen higidurari buruzko teoria gorpuzteko, urte askotan zehar zientzilari askok eginiko lana behar izan da.

Gainera era eta arlo desberdinetako zientzilarien lan konbinatua: geologoak, biologoak, fisikariak, ikusketariak, ...

Horregatik, gai honetan adibide gisa horrelako batzuren izena aipatuko dugu: Alfred Wegener, Charles eta George Darwin, Alexander Von Humbolt...

- Zergatik ez duzue entziklopedietan bilatzen, horiei buruzko informazioa?.

Ea bakoitzari buruzko fitxa bat prestatzeko gai zareten!.

Aurreko horrietan garbi azaldu denez, dortsaleetatik irteten dena, hobietatik sartzen da.

Eta horrela, batez-beste, lurrazalaren tamaina ez da aldatzen.

Nolabait esateko, kantitatez mantenduz, lurrazaleko materialeak eraberritzen ari dira etengabe.

Baina zein da eraberriketa hori gerta erazten duen indarra? Hau da, zein da materiale horik higi erazten dituen indarra?.

Esan behar den lehen gauza, zera da: indar hori mantuan sortzen da.

Mantuko materialeek tenperatura desberdinak dituzte eta horrela konbekziozko korronteak sortzen dira alde beroetatik hotzetara eta alderantziz.

Korronte horren kausaz sortzen da aipaturiko indarra.

Prozesu osoa hurrengo eskeman adierazten da.

alde hotzak / alde beroak / sustrato fluidoa / epel / hotz / epel / bero / epel / hotz / epel / bero.

Mekanismoa, teorian behintzat, oso sinplea da: Mantuko materialeak funditurik daudenez gero (likido egoeran), lehen aipaturiko konbekziozko korronteak gertatzen dira, modu horretan lurrazaleko parte desberdinak (ozeanoak eta kontinenteak) higi eraziz.

Hona hemen ikasgai honetan ukitu dugun gaia: kontinenteen deriba edo higidura.

Gaia oso zabala da eta guk goiko ikuspegi oso sinplea baino ez dugu ikusi.

Izatez gauzak ez dira hain erraz gertatzen, askoz korapilotsuagoak baitira.

Dena den, gai honen plazaratzearen zergatikoa hauxe izan da: bizi gareneko mundua bizirik dagoela eta etengabe aldatzen ari dela.

Bestalde, esan beharra dago, aldakortasun horretan eta beraren azterketan finkatzen dela, biharko beharko ditugun baliabideen eta materialeen menperapena: petrolioa, gasa, magnesioa, burdina, kobrea,...